Hamaikagarren urtez, Lazkaon Elkartasun Eguna izango da. Euskal presoekiko eta bereziki herrikoekiko elkartasuna adierazteaz gain, haien egoeraren berri zabaldu eta espetxe politikaren kalteak salatuko dituzte. Bi egun hartu dituzte: bihar, ostirala, h...
Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi bertsolariak kantuan, iazko Elkartasun Egunean. // Argazkia: Mikel Albisu
Hamaikagarren urtez, Lazkaon Elkartasun Eguna izango da. Euskal presoekiko eta bereziki herrikoekiko elkartasuna adierazteaz gain, haien egoeraren berri zabaldu eta espetxe politikaren kalteak salatuko dituzte. Bi egun hartu dituzte: bihar, ostirala, haur jolasekin hasiko da egitaraua, 18:00etan. Taloak, gaztainak eta sagardoa eskainiko dituzte gero, eta Iban Urdangarin eta Aratz Igartzabal bertsolariak ariko dira kantuan, 20:00etan.
Larunbatean, 13:00etan, apustu bitxi bat ikusi ahalko da. Kartzeletara presoen senitartekoen joan-etorria errazteko Mirentxin boluntario taldeko furgoneten arteko dema egingo dute. 13:30ean, poteoa, 14:30ean bazkaria plazako frontoian, eta trikitilarien saioa izango dira.
Arratsaldean, 18:30ean, manifestazioa burutuko dute Lazkaoko kaleetan. 19:00etan Gureran musika talde zaldibiarrak joko du, eta ondoren DJa ariko da Okerren.