Beste urtebetez, eskualdeko haurrak korrika jarriko ditu Beasaingo Bealak taldeak, Dolarea hotelaren inguruan, bihar 10:30etik aurrera. Goierriko 700 haurrek hartuko dute parte VI. Errelebo Lasterketan. Lauko taldean egin beharko dute korrika, txandan-...
Beste urtebetez, eskualdeko haurrak korrika jarriko ditu Beasaingo Bealak taldeak, Dolarea hotelaren inguruan, bihar 10:30etik aurrera. Goierriko 700 haurrek hartuko dute parte VI. Errelebo Lasterketan. Lauko taldean egin beharko dute korrika, txandan-txandan elkarri erreleboak emanez. Benjaminek, 120 metroko lau errelebo egin beharko dituzte; eta alebinek, 240 metroko lau errelebo. Irteera eta helmuga puntuak, Nafarroa Etorbideko 55-57 zenbakien parean izango dira.
Zirkulazioan aldaketak
Errelebo lasterketak zirkula- zioan eragingo duenez, Dolarea, Zapatari eta Igartza Oleta kaleetako garajeetatik irteterakoan jarrita egongo diren seinaleei eta antolatzaileei kasu egitea eskatu du Beasaingo udaltzaingoak.