Goiargirekin hasiko da Udazkeneko Musika Zikloa, igandean
Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzaren emanaldiarekin hasiko da aurtengo Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloa. Kontzertua igandean izango da, 19:00etan, San Martin de Tours elizan.Goiargiren emanaldiak bi zati izango ditu. Lehenengoan atzerriko kon...
Goiargiren emanaldiak bi zati izango ditu. Lehenengoan atzerriko konpositoreen kanta erlijiosoak abestuko dituzte. Bigarrenean, berriz, euskal konpositoreen obrak abestuko dituzte: Basoilarrak (Aita Donostia), Xarmangarria (Salaberri), Maitia nun zira (Uruñuela), Lo hadi aingüria (Escudero), Zure boza (Sarasola), Izar ederrak (Elberdin), Lili eder bat (Aita Donostia) eta Aritz adarrean/Kattalin (Ezkurra).
Goiargi abesbatza 1982an sortu zen, Antonio Reyren zuzendaritzapean. 1984an Xabier Barriolak hartu zuen zuzendaritza eta gizonezkoak sartu ziren. Egun, 40-bat kidek osatzen dute. Urtean hamabost-bat emanaldi eskaintzen dituzte, Javier Arratibelen zuzendaritzapean.
Azaroaren 1ean Lituaniako Brevis Chamber Choir etorriko da Urretxura, Tolosako lehiaketan parte hartu eta gero. Azaroaren 6an Donostiako Ertizka Otxoteak abestuko du eta aurtengo zikloko azken kontzertua Donostia eta Hendaiako Oskarbi taldeak emango du, azaroaren 13an.
Emanaldi guztiak doan izango dira, 19:00etan, Urretxuko San Martin de Tours elizan.