Errigora, auzolanean
Auzolanean sortutako egitasmoa da Errigora, eta auzolanean iritsi da Gipuzkoara, asteburuan. Izan ere, Arrasateko Arizmendi ikastolan produktuak jaso eta kutxak osatzeko auzolana egin dute egunotan. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lemapean, berritasun ugarirekin dator aurtengo kanpaina. Gaurtik hasita eta azaroaren 8ra arte egin daiteke saskien eskaera.
Aurtengo berrikuntzetako bat, saski motena da, baten ordez bi atera baitituzte: Beltza eta zuria. Biak ere 50 euroan daude salgai, eta salneurri horren %25 Herribeherako Ikastolak eta euskalgintza laguntzeko erabiliko da. Horrez gain, egitasmoan parte hartzen duten 20 ekoizleei laguntzeko modua ere bada.
Saskien eta egitasmoaren inguruko informazio osoa, Errigora egitasmoaren webgunean aurki daiteke.