Goierriko Hitzak 2.000 jarraitzaileko muga gainditu du Twitterren
Goierriko Hitzak gero eta jarraitzaile gehiago ditu sare sozialetan. Gaur, beste muga bat gainditzea lortu du, Twitterren 2.000 jarraitzaile izatera iritsi baita. Facebook-en ere, 3.899 jarraitzaile ditu, eta urtea bukatzerako, 4.000 izatera iristea da helburua. Denon laguntzarekin, muga hori ere berehala gainditzea espero da.
2005ean egin zuen Goierriko Hitzak Interneterako jauzia, eta 2008az geroztik, Twitter eta Facebook sare sozialetan ere badago. Egungo komunikabideen eta informazioaren kontsumoaren joerak ikusita, gero eta garrantzia handiagoa du sare sozialetan presentzia izateak. Izan ere, urtetik urtera gero eta gutxiago dira webguneetara zuzenean sartzen diren erabiltzaileak, eta gehiago albisteetara sare sozialen bidez sartzen direnak.