Fermin Muguruza kantari eta musikariak (Irun, Gipuzkoa, 1963) hitzaldia egingo du, gaur, Lazkaon. Gerriko elkartean izango da saioa, 18:30ean hasita.Hitz&Musik zikloko bigarren gonbidatua izango da Muguruza. Irailaren 14an Berri Txarrak taldeko Gor...
Fermin Muguruza kantari eta musikariak (Irun, Gipuzkoa, 1963) hitzaldia egingo du, gaur, Lazkaon. Gerriko elkartean izango da saioa, 18:30ean hasita.
Hitz&Musik zikloko bigarren gonbidatua izango da Muguruza. Irailaren 14an Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu izan zen.
Orduan bezala, gaurko saioan ere elkarrizketa egingo diote gonbidatuari, eta bukaeran musika kantaldi laburra egingo du, modu akustikoan. Ordu eta erdi iraungo du ekitaldiak.
Rock erradikalaren korrontean, Kortatu taldean hasi zen Fermin Muguruza, Iñigo anaiarekin batera, 1984an. Ska eta dub aireak sartu zituen gero, Negu Gorriak taldearekin eta Esan Ozenki Records diskoetxearekin.
Negu Gorriak utzi ondoren, bakarrean segi zion musika ibilbideari. Estilo nahasketa, artisten arteko elkarlana eta fusioa ditu ezaugarri bere musikak.