Langabetuentzako ikastaroetan izena emateko azken egunak
Goierri Eskolak zabalik du oraindik langabetuei zuzenduriko ikastaroetarako izen-emate epea. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako ikastaroak dira eta aurtengo ikasturtean hiru eskainiko dira. Lehenengoa, Administrazio zerbitzuetako eta z...
Azken bi ikastaro hauek gaindituz gero, ikasleek 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratuko dute. Soldadurari buruzkoa azaroaren 7an hasiko da eta mantenimendu mekanikoarena, berriz, astebete beranduago, azaroaren 14an, alegia. Bakoitzak 500 ordutik gorako iraupena du.
Ordutegiari dagokionez, soldadurakoa 14:00etatik 19:00etara emango da, eta mantenimendu mekanikoaren ikastaroa 13:30etik 19:30era izango da.
Interesatuek Goierri Eskolarekin jarri beharko dute harremanetan 943 88 00 62ra deituta edo ondorengo helbideetara idatzita: aajuria@goierrieskola.org edo osanz@goierrieskola.org.