Ordiziarren elkartasunak 300 kilo jaki bildu ditu
Gizaki guztiok elikatzeko dugun eskubidea aldarrikatzeko eta pobrezia erauztearen alde jarduteko, Dar-Dar produkzioak, D'elikatuz zentroak eta Ordizia Kolorek, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, hainbat ekintza antolatu ditu urrirako. Horien artean, ja...
Gizaki guztiok elikatzeko dugun eskubidea aldarrikatzeko eta pobrezia erauztearen alde jarduteko, Dar-Dar produkzioak, D’elikatuz zentroak eta Ordizia Kolorek, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, hainbat ekintza antolatu ditu urrirako. Horien artean, janari bilketa egin dute eta 300 kilo jaki baino gehiago bildu dituzte. Jasotakoa, Ordiziako Udalaren elikagaien banaketa zerbitzurako da.