Urretxun Bizi Gara eskolan parte hartzeko matrikula epea ireki dute
Urretxuko Udalak Urretxun Bizi Gara izeneko eskola jarriko du martxan azaroaren 8an. Ekimen hau duela bi urte jarri zuten abian eta bere helburua herrira iritsi berri direnei Urretxu ezagutzera ematea da.Herri berri batera heltzean, bertako kultura, oh...
Herri berri batera heltzean, bertako kultura, ohitura eta funtzionamendua ez ezagutzea da ohikoena. Norberaren baliabide pertsonal eta sozialek ezagutza eta egokitze prozesua erraztu edo zaildu dezakete, baina egokitze prozesu hori harrera egiten duen herriaren araberakoa ere bada. Urretxuko Udalaren asmoa etorkinei egokitzen laguntzea da eta horretarako antolatzen du eskola hau.
28 ordu
Proiektuak bi hilabeteko iraupena du. Formakuntza saioek 28 orduko iraupena dute eta berauetan Urretxu ezagutzera emango dute. Enplegua, osasuna, hezkuntza… landuko dituzte. Zerbitzuen berri emango diete eta bisita gidatuak egingo dituzte. Irakasle lanetan herriko eragileak arituko dira: sindikatuak, garapen agentzia, helduen hezkuntza iraunkorreko zentroa, udal euskaltegia…
Ikastaroa azaroaren 8an hasiko da eta abenduaren 29an amaitu. Eskolak astearte eta ostegunetan izango dira, 09:30etik 11:30era. Parte hartu nahi dutenek, Gizarte Zerbitzuetara jo behar dute, azaroaren 4a baino lehen. Izen-ematea doan da.