Nafarroa hegoaldeko euskalgintza laguntzea da egitasmoaren helburua. Azaroaren 8ra bitartean eskatu daitezke Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak. 50 euro balio du
Nafarroa hegoaldeko euskalgintza laguntzeko helburua duen egitasmoa da Errigora. Urte osoan hiru kanpaina egiten ditu Nafarroa hegoaldeko hainbat produktu salduz, eta lortutako diruaren %25 euskalgintzara bideratzen dute. Udazkeneko kanpainan, eta Gabonei begira, saskiak osatu eta saltzen dituzte. Aurten, egitasmoarekin inoiz baino ekoizle gehiagok bat egin duenez , bi saski desberdin osatu dituzte, saski zuria eta saski beltza. Iaz, udazkeneko kanpainarekin, 160.000 euro biltzea lortu zen.
Saski zurian, txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo saltsa, ardo beltz ekologikoa, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean, orburu bihotzak, pikillo piper osoak eta zainzuri estra lodiak daude. Saski beltzean, berriz, oliba olio birjina estra, mahats zuku ekologikoa, potxak, melokotoi marmelada, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper mamia, ardo beltz ekologikoa, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean, orburu bihotzak, pikillo piper osoak eta zainzuri estra lodiak.
Saski bakoitzak 50 euro balio ditu eta Goierriko herrietan finkatu dituzten hainbat puntutan egin daitezke eskaerak azaroaren 8a baino lehen.
Euskalgintza laguntzeaz gain, bertako produktuak kontsumitzea ere lortu nahi du Errigorak. Egitasmoari esker, aurten, 80.000 litro olio eta 300.000 ontzi kontserba banatu dituzte.
Eskatzeko puntuak:
· Arama. Herriko ostatua.
· Ataun: Troskaeta taberna.
· Beasain: Basakana, Antzizar, Goiztiri AEK euskaltegia, Andramendi ikastola eta Herri Denda.
· Ezkio-Itsaso: Udaletxea.
· Gabiria: Herriko ostatua.
· Idiazabal: Izpar denda.
· Itsasondo: Kaxintane taberna.
· Lazkao: Gerriko liburudenda eta San Benito ikastola.
· Legazpi: Katilu taberna, Arantxa okindegia,Haztegi ikastola.
· Legorreta: Olaso taberna.
· Mutiloa: Herriko ostatua.
· Olaberria: Zezilione taberna.
· Ordizia: Goierriko Baratza, Argi Berri elkartea, Jakintza ikastola eta Goiztiri AEK.
· Ormaiztegi: (zehazteko).
· Segura: Elorripe taberna eta udaletxea.
· Urretxu: Motz eta Frontoi tabernak, eta UZ ikastola.
· Zaldibia: Joxepane taberna.
· Zegama: Haizea taberna.
· Zerain: Mandio eta Ostatu tabernak.
· Zumarraga: Saski taberna.
Lantokiak
· Ampo, CAF, Indar, Orkli eta Irizar.