Igartza, Realaren 2016-17 denboraldiko posterraren irudi
Realzaleen artean ikusmina sortzen du urtero, denboraldi hasieran ateratzen duten taldeko posterrak. Jokalari guztiak eta talde teknikoa agertzen dira bertan, eta atzean, Gipuzkoako toki esanguratsu baten irudia hartu ohi dute. Aurten, Igartza jauregia hautatu dute irudi moduan. Realak, “sinbologia handiko parajea” dela azaltzen du bere webgunean, “Goierri bailararen bihotzean dagoen XV. mendeko palazioa” baita. Jokalarien argazkiak ordea, Zubietan atera zituzten. Klubak zabaldutako bideo honetan azaltzen dute argazki saioa nola prestatu zuten.