ONCE-ren zozketak 70.000 euroko saria utzi du Ordizian
ONCE erakundearen asteroko kupoiak 70.000 euroko saria utzi du Ordizian. Fernando Palacio agente sailtzaileak Ordiziako Kale Nagusian saldu zituen saritutako bi kupoiak. Bakoitzari, 35.000 euroko saria egokitu zaio.
Palaciok 17 urte daramatza ONCEko saltzaile moduan lanean, Beasainen eta Ordizian kupoiak saltzen. Ez da sari bat ematen duen aurreneko aldia; 2.000 urtean, “25 milioi pezeta” eman zituen, eta handik denbora gutxita, baita 5 milioi pezetako beste sari bat ere.