Gurasoei gutuna, lehiaketako irabazlearen ahotik
Irati Goikoetxea beasaindarrak irabazi du Ttiklik elkarguneak antolatutako Gurasoei Gutuna IV. idazlan laburren lehiaketa. Hamabost lan aurkeztu zituzten denera, helduen atalean, eta Goikoetxearena izan zen hautatua. Larunbatean egindako sari banaketan, horrela irakurri zuen gutuna, Goikoetxeak berak.