Jentilbaratzak atera du 2017rako ‘Mitoak bizirik’ horma-egutegia
Euskal mitologiako argazkiek, pasarteek eta kontakizunek hornitu dute Jentilbaratzaren 2017ko Mitoak bizirik egutegia. Azken urteetan bezala, Ataunen ekoitzitako argitalpena ondu dute, eta jada salgai jarri dute. Urteko hilabete bakoitza argazki ikusgarri banak janzten du, leienda batean oinarrituta eta haren azalpena idatzita. Jentilak, lamiak, sorginak, Olentzero, Torto eta beste pertsonaia batzuk atera dituzte, antzezpen bikaineko koreografietan.
Urtero ataundar ospetsu bat ere sartzen du Jentilbaratzak egutegian. Aurten, Ruth Kaiero tiralaria dakar, munduko sokatira txapelduna. Herriko toki ezagunak erabili dituzte eszena gisa, eguneroko lanak eta egitekoak irudikatzeko.
Azalean Joxe Migel Barandiaran ageri da. 25 urte beteko dira hil zenetik. «Beti ere, transmisio lanaren erakusgai den argazki bat erabili nahi izaten da dugu azaleko irudi», dio elkarteak. itzitako argitalpena ondu dute, eta jada salgai jarri dute.
San Martin geroztik salgai
San Martin festetan jarri zuten egutegia salgai, 5 euroan. Ataungo taberna, denda eta saltokietan eros daiteke. Handik kanpora, baita Lazkaon, Ordizian, Beasainen, Ormaiztegin, Zerainen eta Aztirian ere.
Saltokiak:
- Ataun: Avia gasolindegia, Errotaundi, Martintxo, Hizki estankoa, Troskaeta taberna, Begiristain optika, Geno botika, Erauskin harategia, Bitto jatetxea, Sutegi taberna, Urbitarte sagardotegia, Barandiaran museoa eta Lizarrustiko parketxea.
- Lazkao: Gerriko liburu-denda, Maitte jaki-denda, Sukia harategia, Lorena arrandegia, Avia gasolindegia, Errotaundi eta Gariona okindegiak.
- Ordizia: Joxe harategia, Zeberio harategia, Garin okindegia eta Arantxa taberna.
- Beasain: Batzokia, Xokoa kafetegia.
- Ormaiztegi: Arantxa taberna, Usoa kafetegia.
- Zerain: Mandio taberna.
- Aztiria (Gabiria): Aztiri erretegia.