Legazpi euskalduntzen ari direla 50 urte betetzean ospakizunak
Legazpi euskalduntzen ari direnetik 50 urte bete direla gogora ekartzeko eta biharko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu dute amaitzear den aste honetarako udalak, udal euskaltegiak, Domingo Agirre eta Olazabal...
Bihar emango diote amaiera Berrogeita hamar urte Legazpi euskalduntzen lelopean bildu duten ekitaldi sortari. Eguerdiko 12:00etan erraldoi eta buruhandien konpartsarekin eta Urolatarrak txarangarekin kalejira egingo dute, eta 17:00etarako mintzalagunekin kafe-solasaldia dago deituta Latxartegi aretoan. Itziar Ituño aktorea gonbidatu dute saio horretarako.
Erakusketa eta bertsoak
Bestalde, euskalduntzearen 50 urteko ibilbidea jasotzen duen erakusketa dago ikusgai kultur etxean. Gaur da ikusteko azken eguna, 17:30etik 20:30era.
Eta gaur ere, 19:00etan, bertso eskola irekia egingo dute kultur etxean. Gaztetxeko bertso eskolaren saioa izango da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.