Basurde taldea Gaintzako errepidean
Basurde asko dabil inguruko mendietan. Ahoz aho dabilen kontua da. Azken asteotan bideo eta argazki ugari zabaldu dira sare sozialetan; horietako batzuk, Donostian bertan grabatutakoak. Aste honetan, ordea, beste bideo bat zabaldu da, batez ere whatsapp bidez. Gauez, Gaintzara bidean zihoan herritar batek, basurde taldea ikusi zuen errepidean, eta irudi hauetan jaso zuen.