Seguran bi hondakin mahai sortzear
–Eñaut Telleria. Segurako alkatea.
- Urrian burutu genuen ez-ohiko pleno batean mozio bat aurkeztu eta onartu genuen. Bertan hondakinen gaia tratatzeko bi alderdien arteko mahai bat osatzea planteatu genuen inongo baldintzarik jarri gabe. Mahai horren esku egongo lirateke bilketa sistema adostea, herritarrekin partekatzea eta galdeketa bideratzea.
- Pleno osteko bilera batean, bi aldetako ordezkaritza bana Donostian bildurik, argi eta garbi erantzun ziguten. Mahaia martxan jartzeko eskaera behin eta berriz egin genuen arren, ondorengoa erantzun zuen Segurako EAJk: guk ez dugu ezer negoziatzeko asmorik.
- Guk uste dugu baditugula hainbat gauza hausnartu eta hobetzekoak hondakinen gaiaren inguruan eta hori adostasunaren bidetik jorratu nahi dugu. Gu ez gaude atez atekoa edo bilketa sistema batekin itsututa, baina argi daukagu egin behar diren pausoak aurrera bidean joan behar dutela. Birziklapen tasak igotzeko eta ekonomikoki jasangarriena den sistema bat adosteko mahai baten bueltan eseri eta datuak kontrastatzea beharrezkoa dela uste dugu.
- Mahai tekniko politikoa: tekniko eta alderdietako kideez osatua.
- Mahai zabala: interesa duen orok parte hartu ahal izango duen mahaia.
–Eñaut Telleria. Segurako alkatea.