Langabetuak berriz ere lan merkatura gerturatzeko programa da Ekimena. Dinamizatzaile baten laguntzarekin bideratzen dute lana. 17 ordiziar hasi ziren eta ia erdiak lana lortu du dagoeneko.
Lan merkatura lehenbaitlehen bueltatzea dute helburu Ana Belen Araujo eta Maribel Zufiaurre ordiziarrek. Langabezian daude eta «egoera zaila» dela onartu arren, ez dute etsi. Horien helburua lan merkatura itzultzeko aukerak areagotzea da eta horregatik ari dira Ekimena programan parte hartzen, Ordizian bertan.
Baina, zer da Ekimena? Irailaren 1ean abian jarri zen udal enplegu-proiektua da (Enpleguaren eta Ekintzailetza Solidarioaren Faktoria). Parte hartzaileek enplegua bilatzeko eta lan munduan sartzeko dituzten prozesu pertsonalak, taldeko lanarekin eta lan pertsonalarekin bideratzen dituzte, Saregintza enpresako
coach baten laguntzarekin.
Perfil oso ezberdinak baina helburu berdina duten 17 ordiziar hasi ziren Ekimena programan eta hiru hilabete pasa ondoren %41 lanean ari dira.
Taldea eta metodologia
Lana bilatzean konpromisoa erakutsi duten eta lan bilaketa horretan era aktiboan ari diren pertsona talde bat ari da parte hartzen Ekimena programan eta proiektuak berak eskaintzen dizkien tailer eta lan dinamikan «denborarik galdu gabe» ari dira lanean. Proiektuaren lan zi- kloan, bakoitzaren interes profesionalak, helburuak eta lan merkatuaren aurrean dituzten puntu indartsuak eta ahulak identifikatu dituzte. Hori guztia,
lanaren bilaketa aktiborako kuadernoa deiturikoan bildu dute.
Ekimena programan, taldean eta indibidualki egiten dute lan. Saio guztietan, pertsona guztiek bakoitzak dakienarekin, indibidualki, taldea elikatzen dute. «Denok egiten ditugu ekarpenak» azaldu du Javier Elizetxea dinamizatzaileak.
Ekintza fasea
Programaren lehenengo fasean
Balio eragileen hautaketa eta talde lana izeneko tailerra eman zuen Sara Gonzalez
coach-ak. Pixkanaka badoaz aurrera eta orain
Ekintza fasea deiturikoan daude. Fase horretan hiru sail banatu dituzt: Ekintzailetza saila, Plangintza, kudeaketa eta giza baliabideen saila eta, azkenik, Komunikazio eta marketing saila.
Lehenengoan, negozio ideiak lantzen dituzte, bigarrenean, plataforma digitalak erabilita, lan eskaintzen bilaketaz eta jarraipenaz arduratzen dira. Horretaz gain, curriculum egoki bat nola egin, profilen kudeaketa eta aurkezpen gutunak lantzen dituzte eta hirugarrenean, proiektuaren ikuspena lantzen da, sortu duten blogaren bidez.
Programan parte hartzen ari direnak «oso pozik» daude «aukera berriak irekiko» zaizkielako eta orain lan bilaketari aurre egiteko «animatuago» daudela aitortu dute.