Bikuñako musika lokaletatik atera berri da Subeltza diskoa. Izen bereko kolektiboan ari diren bederatzi taldek hartu dute parte; Subeltza kolektiboan beste hiru talde daude. Legazpiko Udalaren laguntzarekin autoekoitzi dute diskoa. Lana aurkezteko kontzertua urtarrilaren 28an izango dela iragarri dute, oraindik non izango den ez dute aurreratu.
Partaideak: Elbereth, The Nekrobabies, Vancouver, D-Pintxos, Katu Kale, Arraio, John Dealer & The Coconuts, One Way eta Latido.