Xabier Aranburu 'Guztak' altxaldi bateko aldeaz galdu du desafioa
Xabier Aranburu Guzta harrijasotzaile idiazabaldarrak jasoaldi bakarreko aldearekin galdu du Iban Ugartemendiarekin zuen apustua. Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan jokatu zuten dema, 800 bat lagunen aurrean, jokoan 5.000 euro zirela. Ugartemendia izan ...
Xabier Aranburu Guzta harrijasotzaile idiazabaldarrak jasoaldi bakarreko aldearekin galdu du Iban Ugartemendiarekin zuen apustua. Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan jokatu zuten dema, 800 bat lagunen aurrean, jokoan 5.000 euro zirela. Ugartemendia izan zen lanak hasten lehena. Sei minutuko hiru txandatan, 26 altxaldi egin zituen 200 kiloko harriarekin. Muga hori berdintzea zuen helburu Guztak, baina 25 eman zizkioten ontzat, bi baliogabetzat jo zizkioten eta.