San Nikolas eskean 382 euro bildu dituzte
ZEGAMA // Zegamako San Nikolas eguneko kantu eskean 382,12 euro bildu dituzte aurten. Diru hori, Save the Children erakundeari eman diote. Aste honetan izan dira haurrak bildutako dirua banketxera eramaten. Lagundu duten guztiei esker ona agertu diete.