Olaberrian bi entsegu egingo dituzte, Gabon eskearen aurretik
OLABERRIA // Olaberriko umeak eta larriak Gabon egunean etxez etxe eskean ibiliko dira. Hamaiketakoa Arkupen egin, eta arratsaldean Olentzero joango zaie. Kantuak prestatzeko, bihar eta ostiralean entsegu bana egingo dituzte, 16:30ean, jolas-txokoan.