Liburutegia eta ikasteko gela berriak egokitu dituzte Zerainen
Goimen elkartearen diru laguntza jaso du proiektuak. Herritar guztiei irekia dago zerbitzua;. Mandioan eskuratu daiteke giltza. Astelehenetan Guraso Elkarteak erabiliko du, ordubetezZeraingo Udalak liburutegi berria martxan jarria du dagoeneko herriko...
Goimen elkartearen diru laguntza jaso du proiektuak. Herritar guztiei irekia dago zerbitzua;. Mandioan eskuratu daiteke giltza. Astelehenetan Guraso Elkarteak erabiliko du, ordubetez
Zeraingo Udalak liburutegi berria martxan jarria du dagoeneko herriko kultur etxean. Era horretan, «hauteskunde aurreko programan herritarrek eskatuta eta bere betebeharrak erabakitzeko bilera egin ondoren», liburutegia txukundu, egokitu eta berritu egin dute.Bi gela ditu liburutegiak: batetik, liburuak dauden gunea eta, bestetik, eskolako lanak egin edo ikasteko gunea.
Proiektua Goimen elkarteak lagundu du diruz, proiektuaren %60ko diru laguntza emanda.
Giltza Mandioan
Edozein herritarren eskura dago liburutegia; horretarako, giltza, Mandioan hartu behar da. Hori bai, astelehenetan 17:30etik, 18:30era arteko tartea, Guraso Elkarteak erabiliko du.
Liburutegiaren kasuan, bertako liburuak etxera eraman nahi dituenak, bertan dagoen erregistro koadernoan jarri behar ditu izen-abizenak. Ondoren, liburua hamabost egunera edo hilabetera itzuli beharko da berandunez liburutegira.