Lierniko eskailerak konpondu eta parkea berritu dituzte Mutiloan
Mutiloan hiru obra nagusi egin dituzte azken hilabeteetan. Batetik, Liernin, eskailerak konpondu dituzte. Iñaki Ugalde alkateak zehaztu duenez, «Eskailera zaharrak kendu, lurrez bete eta eskailera berriak» eraiki dituzte. Bestetik, Lierniko plazara...
Bestetik, Lierniko plazara joateko igoera berria egin dute. «Plazara igoera egiteko lurrez bete da eta igoera berria egin da», argitu du alkateak. 17.950 euroko (gehi BEZ-a) kostua izan dute bi lan horiek.
Haur parkea berrituta
Azkenik, pilotaleku ondoko haur parkeari ere berritu bat eman diote. Batetik, zoru berde-gorria jarri diote: «Lehen zegoena kendu eta berria jarri da; metro gehiagokoa, 150 metro ingurukoa». Eta bestetik, ziburua bera ere berritu dute.