Olaberriko Arcelorren egun osoko greba egingo dute ostiralean
Arcelor Mittal altzairutegiaren Olaberriko faktorian egun osoko greba egingo dute, etzi, ostirala. Langileen Enpresa Batzordeak deitu du protesta, eta bihar egingo duten langileen batzarrean berretsiko dute ekimena.Aurrejubilazioen akordioa zuzendaritz...
Aurrejubilazioen akordioa zuzendaritzak «ez betetzeagatik» antolatu dute 24 orduko greba deialdia. «2016an zazpi langile aurrejubilatuko dira, eta beraien ordez sartuko diren langileak Olaberritik kanpoko beste lantegi batean kokatu nahi ditu enpresak», aurreratu du Arcelorreko langileen batzordeak.
Hitzarmenean jasoa
Lan hitzarmenak agintzen duena, ordezkoak Olaberrian bertan enplegatzea, eskatu dio zuzendaritzari. Baita etorkizuneko errelebo kontratuak ere, «horrela enplegu sutsiketa eragotziz».
Etzi 12:00etan elkarretaratzea egingo dute, Carrefour parean.