Ezkio eta Itsaso banandu eta udal independientea sortzea onartu du Foru Aldundiak
Auzotarren ekimena eta galdeketaren emaitzak izan ditu kontuan Aldundiak, erabakia hartzerakoan. Kudeaketa Batzordea osatuko dute udala gidatzekoItsasoarren aspaldiko eskaerari bide eman dio azkenean Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ezkio eta Itsaso banandu ...
Auzotarren ekimena eta galdeketaren emaitzak izan ditu kontuan Aldundiak, erabakia hartzerakoan. Kudeaketa Batzordea osatuko dute udala gidatzeko
Itsasoarren aspaldiko eskaerari bide eman dio azkenean Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ezkio eta Itsaso banandu eta azken honek udal independientea osatzea onartu du foru dekretu bidez. Auzotarren ekimena, erakundeek prozesuan zehar izan duten «inplikazio aktiboa» eta kontsultan izandako «parte-hartze handia» izan ditu kontuan aldundiak, eta erabaki horrekin, «herritarren kontzientzian bizirik dirauen errealitatea» berrezarri nahi duela azaldu du.Udalerri berriak Itsaso izango du izena, eta banaketa egiteko, 1941eko abuztuaren 28an egindako mugaketa aktan jasotako lurralde mugak hartuko dituzte kontuan. Horien arabera, 8.856 kilometro koadroko azalera izango du Itsasok. Orain, bere ondasunen katalogoa eta inbentarioa egin beharko ditu. Arbitraje batzorde batek ebatziko ditu ondare banaketa dela eta sor litezkeen auziak.
Hurrengo udal hauteskun-deak egin eta udal korporazio berria eratu arte, Batzorde Kudeatzaile batek zuzenduko du udal berria. Bost kide izango dituen batzorde hori Aldundiak izendatuko du, Itsasok hartzen duen lurralde eremuko hauteskunde mahaian izandako emaitzak kontuan hartuta.
21 urteko ibilbidea
Aldundiak onartutako foru dekretuak Ezkio eta Itsaso banatzeko prozesuari errepasoa egiten dio, 1995. urtean Ezkio-Itsasoko udalbatzak egindako aurreneko eskaeratik abiatuta. 2016ko martxoaren 16an, «Itsaso herri-eremua Ezkio-Itsaso udalerritik bereizteko eta udalerri berria izateko» behin betiko erabakia hartu zuen udalbatzak. Eta irailaren 18an, auzotarren iritzia ezagutzeko galdeketa egin zuten. Horiek guztiak kontuan hartuta, Itsaso banandu eta herri independiente gisa eratzea onartu du orain Foru Aldundiak.