BEASAIN // Bihar, 13:00etan, argazki jendetsua ateratzeko hitzordua jarri du Gure Esku Dagok Beasaingo plazan, Amestetik sinestera lelopean. «Argi dugu erabakitzeko eskubidea gizartearen bazter guztietara ari dela iristen. Horregatik diogu amestet...
Nazioen Munduak deituta, 2012an erabakitzeko eskubidearen alde ateratako argazkia, Beasainen.
Bihar, 13:00etan, argazki jendetsua ateratzeko hitzordua jarri du Gure Esku Dagok Beasaingo plazan,
Amestetik sinestera lelopean. «Argi dugu erabakitzeko eskubidea gizartearen bazter guztietara ari dela iristen. Horregatik diogu amestetik sinesterako pausoa eman behar dugula. Duela gutxira arte ametsa zen hori laster errealitate bihurtuko baitugu. Herritarrok, gure ametsak egi bihurtuko ditugula sinesteko ordua da», dio Gure Esku Dagok.