Dotoreenen artean dotoreenak
Xalo arropa dendak irabazi du Gaboneko erakusleihoen Beasaingo lehiaketa, eta Lena lentzeria dendak Ordiziakoa. Gaur Lazkaoko irabazlea zein den jakinaraziko duteJoan den astean jakinarazi zituzten Urretxu-Zumarragako eta Ordiziako Gabonetako erakuslei...
Xalo arropa dendak irabazi du Gaboneko erakusleihoen Beasaingo lehiaketa, eta Lena lentzeria dendak Ordiziakoa. Gaur Lazkaoko irabazlea zein den jakinaraziko dute
Joan den astean jakinarazi zituzten Urretxu-Zumarragako eta Ordiziako Gabonetako erakusleiho lehiaketen irabazleen izenak, eta atzo Beasaingoaren txanda izan zen. Bost urtez egin gabe egon ondoren, Bi-Tartean merkataritza elkarteak eta bi udalek antolatutako lehiaketan Irina Tartarovak jaso zuen sari nagusia. Ordizian merkatari elkarteak eta udalak atzera antolatzea erabaki duten lehiaketaren irabazlea, berriz, Lena lentzeria izan da, eta Bareak merkatari elkarteak eta udalak aurrenekoz antolatutakoan Xalo arropa denda. Gaur eguerdian, berriz, Lazkaoko erakusleiho dotoreenaren saria banatuko dute.Beasaingo bigarren saria Kux-Kux haurrentzako arropa dendak jaso du, eta hirugarrena Alzuri argazki dendak. Botoa eman duten bezeroen artean erosketa txekeak ere zozkatu dituzte, eta honakoak izan dira irabazleak: Ander Berasategi (200 euro), eta German Zaballos eta Patxi Iturrioz, 100na eurorekin. Bere aldetik, Bareak elkarteak gogoratu du gaur ere TxuTxu trenean ibiltzeko aukera izango dela.
Bestelako epai irizpideak
Ordizian elkarteko lehendakariak, udaleko sustapen eta garapeneko zinegotziak eta herriko komunikazio eta diseinu enpresetako kideek osatu dute Ordiziako lehiaketaren epaimahaia. Irudimena, originaltasuna, mezuaren eraginkortasuna, kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua baloratu dituzte sariak ematerakoan. Lehen saria Lenak jaso du, bigarrena Mi Casa etxeko apaingarrientzat izan da, eta hirugarren Goen optikarentzat. Ordizianeko saltokietan trukatzeko 100, 75 eta 50 euroko erosketa txartelak izan dira sariak. Eguberrietan Ordizian izango diren ekintzetan parte hartzeko deia ere egin du elkarteak.