Eguberriekin batera iristen da urtero Ordiziako azken aparteko azoka. Jai egunak aprobetxatuz, asko izaten dira urtero bertara gerturatzen diren herritar eta bisitariak. Animalien erakusketa, artisauen postuak, kaleko musika eta lehiaketak izaten dira ...
Eguberriekin batera iristen da urtero Ordiziako azken aparteko azoka. Jai egunak aprobetxatuz, asko izaten dira urtero bertara gerturatzen diren herritar eta bisitariak. Animalien erakusketa, artisauen postuak, kaleko musika eta lehiaketak izaten dira azoka horren berezitasunak.
Plaza Nagusiko asteroko azokaz gain, Beti Alai pilotalekuan kapoi, antzar eta indioilar erakusketa jarriko dute, eta atarian, pottokak, txahalak eta bestelako animaliak ere izango dira. Garagartza plazan, Euskal Herriko errege-sagar lehiaketa, bertako fruituak eta euskal txerrien erakusketa ere izango dira, eskuz egindako nekazal produktuekin batera.
Gaztagileei esker ona
Eguberrietako azokarekin batera, urtean zehar nazioarte mailan saritutako gaztagileei esker ona adierazteko ekitaldia egingo dute. Ordiziako Udalak, Idiazaba Gaztaren jatorri izendapenak eta Idiazabal Gaztaren kofradiak antolatzen dute ekitaldia, eta udaletxeko arkupean bilduko dira, 11:00etan hasita.
Plaza nagusian, Oiangu Baserria jatetxeko sukaldariek Ordiziako Azokari eskainitako pintxo menua prestatuko dute, gerturatzen direnen artean banatzeko. Oiharte sagardotegiko Ama sagardo aparduna probatzeko aukera ere izango da.