Errotaundi okindegiaren erakusleihoa Lazkaoko onena
Errotaundi okindegiak irabazi du aurten Lazkaoko erakuslehio lehiaketan sari nagusia. Bigarren saria, Miszelania larruzko poltsen dendarentzat izan da, eta hirugarrena Amets bat arropa dendarentzat. Saritu bakoitzak, diploma bat eta produktu ezberdinez...
Atzo banatu ziren herriko merkatarien arteko erakuslehio lehiaketaren sariak Lazkaoko udaletxean, Gabonetako egitarauaren barruan. Udalaren eta Lazkaon merkatari elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da erakuslehio lehiaketa, eta 43 merkatarik hartu dute parte aurtengo edizioan.
Herritarrentzat sariak
Lazkaoko bizilagunek azkeneko bi asteetan erakuslehio gogokoenaren aukeraketan parte hartzeko aukera izan dute, beraien botoa emanez. Bozketan parte hartzeak ere, saria izan du. Parte hartu duten bizilagunen artean, zozketa bidez, 150 euroko lau erosketa bale eta 400 euroko erosketa bale bat banatu dira. Zozketa horretan sarituak Pilar Erasun, Amaia Leunda, Pepi Agirre, Gurutze Gaztelumendi eta Montse Martin izan dira.