Udalak, Goierri-Urola Garaiko ESIk eta Cita-Alzheimer fundazioak hitzarmena sinatu dute. Goiz proiektua urtarrilaren 13an aurkeztu diete herritarrei Usurbe antzokianAlzheimer gaitz neurologikoaren ikerketan aurrepausuak emateko, gaixoei eta haien senid...
Alzheimer gaitz neurologikoaren ikerketan aurrepausuak emateko, gaixoei eta haien senideei laguntza emateko eta sentsibilizazio lanean jarduteko Goiz-Alzheimer proiektua jarriko dute martxan Beasainen. Gizartearen eta pertsonen ongizatean oinarritutako proiektu hori «etorkizunari begira egindako inbertsio bat da», eta instituzio eta eragile ezberdinen arteko parte hartzea sustatuko du. Abiapuntu modura, bi ardatz izango ditu: arreta soziala, eta laguntza eta ikerketa zientifikoa.
Beasaingo alkate Aitor Aldasorok, Goierri-Urola Garaiko ESIko eta Zumarragako Ospitaleko zuzendari Tere Garmendiak eta Cita-Alzheimer fundazioko Joakin Aperribaik sinatu dute lankidetza hitzarmena, eta 2019. urtera arteko iraupena izan du gutxienez. Proiektua hau abiatuko duen Gipuzkoako bigarren herria da Beasain Deban hasitako proiektuari emango dio jarraipena, eta helburu argia du: alzheimerraren diagnostikoa eta tratamendua hobetzea, gaitza garaiz atzeman eta prebentzioa errazteko. «Agintaldi hasieratik ari gara programa honi irtenbidea bilatu nahian, eta osasun zerbitzuak eta fundazioa izango ditugu bidelagun», adierazi du Aldasoro alkateak.
Aurkezpena, bi txandatan
Beasaingo Udalak hiru pertsona kontratupean ditu abenduaren lehenaz geroztik programa horren lanketari ekiteko. Formazioa jasotzen ari diren langile horiek herritarrei arreta emango diete gune batean, eta beraiek arduratuko dira balizko erien balorazioa egiteaz eta ikerketan parte hartuko duten pertsonen aurre-aukeraketa egiteaz. Programan parte hartzeko deia egin die beasaindarrei Aperribaik, eskarmentuak irakatsi baitio jendeari atzera eragiten diotela horrelako ikerketek.
Goiz proiektuaren nondik norakoen berri emateko bi txandatan (17:00etan eta 19:00etan) banatutako aurkezpen saio bat egingo dute urtarrilaren 13an Usurbe antzokian.