Urte berriari indarrean ekingo dio Igartubeiti baserri museoak. Batetik, Igartubeitirekin lotura zuzena duten bi argitalpen kaleratu dituzte, liburu bat eta disko bat. Bestetik, xaboigintza eta gaztagintza ikastaroak egingo dituzte umeentzat.Proiektu b...
Urte berriari indarrean ekingo dio Igartubeiti baserri museoak. Batetik, Igartubeitirekin lotura zuzena duten bi argitalpen kaleratu dituzte, liburu bat eta disko bat. Bestetik, xaboigintza eta gaztagintza ikastaroak egingo dituzte umeentzat.
Proiektu berezi baten lekuko izan zen Igartubeiti urriaren 1ean. XVII eta XVIII. mendeetako euskal doinuak jotzen dituen Ensemble Diatessaron taldeak, kontzertu berezia eskaini baitzuen. Kontzertu hura grabatu egin zuten, eta orain ikusi du argia,
Godalet diskoari esker.
Bestalde,
Areago Igartubeitin oinarritutako istorioen bilduma ere argitaratu dute, liburu formatoan. Euskarazko kontakizun laburren lehiaketaren lehen eta bigarren deialdian saritutako kontakizunak biltzen ditu .
Xaboia eta gazta egiten
Datozen asteetarako bi ikastaro egingo dituzte Igartubeitin. Lehena, larunbatean izango da, 16:30etik 18:00etara. Xaboiak eta horien usainak landuko dituzte, 6 urtetik gorako umeekin.
Bigarrena hilaren 21ean izango da. Gabiriako Baztarrika gaztandegikoek Idiazabal Gaztaren sekretuak azalduko dizkiete, 4 urtetik gorako umeei.