Juan Kruz Mendizabal zigortu du Elizak, sexu abusuak egotzita
Eliza Katolikoak atzo iluntzean ohar baten bidez jakinarazi zuenez, Juan Kruz Mendizabal ormaiztegiarra, Gipuzkoako bikario nagusi ohia, zigortu egin dute sexu abusuak egotzita.Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillak iazko martxoan izan zuen salaketen...
Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillak iazko martxoan izan zuen salaketen berri, eta handik hilabetera kargugabetu zuten Juan Kruz Mendizabal, ordura arte Gipuzkoako bikario nagusi zena.
Gotzaindegiaren arabera, 2001ean eta 2005ean gertatutako ustezko abusuak jasotzen dira salaketa horietan, zehazki bi adingaberi egindako «ukituak».
Elizak gertakariak «egiaztatu» ondoren, Mendizabal errudun jo dutela eta «zuzenbide kanonikoan jasotako zigorrak» ezarri dizkiotela nabarmendu du.