Legazpiko ikastolaren historia, dokumental batean jasota
Legazpiko Kimu Berri Ikastola –egun Haztegi Ikastola– sortu zeneko 50. urtemuga beteko da 2017an. Legazpiar talde bat, haren historia biltzen duen dokumentala egiten ari da. Jon Garatek eta Xabier Aztiriak zuzendu dute Haztegi Ikastola: 1967ko suaren bila lana, eta datozen hilabeteetan ikusiko du argia. Zingi Zango euskara elkarteak, dokumentalaren aurrerapena jarri du sarean.