Pilota ikusteko beste era bat
Oso ohikoa pilota partidak telebistan ikustea, baina askotan, zaila izaten da betiko formatoetatik ateratzea. Gattiken ekoiztetxekoek, beste ikuspegi bat eman nahi izan diote kirol honi, eta drone batekin eta kirol kamera batekin frogak egiten aritu dira, irudi ikusgarriak eta bereziak lortuz. Urretxuko Ederrena pilotalekuan egin dituzte grabazioak.