Amets Artzallusek 'Mugaminak' filma aurkeztuko du bihar, Gabirian
Amets Artzallus bertsolari eta kazetari hendaiarrak Mugaminak dokumentalaren aurkezpena eta emanaldia egingo du, bihar, Gabirian. Kultura Batzordeak antolatuta, 18:00etan izango da saioa, kultur etxeko areto nagusian. Bertan izango da Artzallus; dokume...
Amets Artzallus bertsolari eta kazetari hendaiarrak Mugaminak dokumentalaren aurkezpena eta emanaldia egingo du, bihar, Gabirian. Kultura Batzordeak antolatuta, 18:00etan izango da saioa, kultur etxeko areto nagusian. Bertan izango da Artzallus; dokumentalaren narratzailea eta protagonista da.
Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten Mugaminak, irailaren 16an. Zipren eta Euskal Herrian grabatua da. Donostia 2016 ekimeneko Europa Transit enbaxada ibilatariak Ziprera egindako bidaiaren kronika da, Artzallusen begietatik eta Xuban Intxaustik zuzendua.
Herriaren zatiketa
Zipre bitan banatzen du, 1974tik, harresi batek. Greziar eta turkiar jatorrikoak bereizten ditu. Banaketa, migrazioa eta bat-bateko ahozko tradizioa hartu ditu lanak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.