Euskadiko 'skate tour' txapelketa Lazkaon da, etzi
Hego Euskal Herriko irristalariek beste hitzordu bat izango dute, larunbatean, Lazkaon. Goroskt Goierriko Roller-Skate Klubak antolatuta, Euskadiko I. Skate Tour lehiaketa jokatuko da, San Prudentzio ikastetxearen aldameneko irristaketa parkean.Egun os...
Egun osoko jardunaldia izango da, 12:00etan hasita. Adinka aterako dira pistara irristalariak. Lehenengo ordua skating librea egiteko utziko dute. 13:00etan 15 urtetik beherakoen saioa hasiko da, eta 15:00etan 15-18 urte artekoen txanda iritsiko da.
Helduak eta sari ematea, arratsaldean
Egunaren bigarren erdian, bazkal ondoren segiko du Euskadiko txapelketak. 15:00etan skating librerako ordubete utzi, eta 16:00etan haurrak, eta 17:00etan 18 urtetik gorakoak jardungo dira. Sariak gero emango dituzte.