Goienizek 'Yo, Daniel Blake' filmarekin hasiko du programazio berria
Goieniz zine klubak ziklo berriari ekingo dio gaur, 21:30ean Usurbe Antzokian, Yo, Daniel Blake filmarekin. Ken Loach zine zuzendariak zuzendutako filmak kritika onak jaso ditu; besteak beste, Canneseko zinemaldian Urrezko palmorria irabazi zuen eta Do...
Goieniz zine klubak ziklo berriari ekingo dio gaur, 21:30ean Usurbe Antzokian, Yo, Daniel Blake filmarekin. Ken Loach zine zuzendariak zuzendutako filmak kritika onak jaso ditu; besteak beste, Canneseko zinemaldian Urrezko palmorria irabazi zuen eta Donostiako zinema jaialdian publikoaren saria.
Bestalde, Goienizeko kideek jakinarazi dutenez, abenduaren 29an izandako Gau Laburrean Daniel Martinez Lararen Alike filmak jaso zuen ikusleen saria. Edu Moyanoren Cretinos filmak, bestalde, aipamen berezia jaso zuen.
Bi film labur horiek urtarri-lean zehar eskainiko dituztela aurreratu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.