Aurresku eta soinu zahar ligaxketako lehen saioak Latxartegin
Bihar, 16:30etik aurrera, XX. Gazteen Gipuzkoar Aurresku eta XIX. Gazteen Soinu Zahar ligaxketako lehenengo saioak hartuko ditu Latxartegi aretoak.Sustraiak dantza taldeak Legazpiko Udalarekin batera sustatutako ekintza da eta hainbat gazte legazpiarre...
Sustraiak dantza taldeak Legazpiko Udalarekin batera sustatutako ekintza da eta hainbat gazte legazpiarrek parte hartuko dute. Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako txapelketak dira biak; aurreskuan mutilak arituko dira eta soinu zaharrean neskak. Hain zuzen, aurresku txapelketan 2006 eta 2010 urte bitartean jaiotako hamabost mutikok parte hartuko dute; Soinu Zahar txapelketan 2002 eta 2004 urte bitartean jaiotako hemezortzi neskatila lehiatuko dira.
Bi dantza egin beharko dituzte. Soinu Zaharrean Ehun Dukat eta Zortzikoa; aurreskuan Alpargata edo eskua aldatzeko soinua eta Agurra.
Legazpiarrak
Soinu Zahar lehiaketan Idoia Narbaiza, Maider Encina, Ane Arrizabalaga eta Nahia Lopez arituko dira. Aurreskuan Markel Garmendia. Ez dira, hala ere, txapelketan ari diren legazpiar bakarrak. Soinu Zahar ligaxkan Izaro Velasco eta Irantzu Perez ari dira A sailean eta B sailean Irati Olaizola arituko da.
Epaimahaia Euskal Dantzarien Biltzarraren partaideek osatuko dute eta doinuak Goiz Deiako txistulariek jarriko dituzte.