Hirigintza lanengatik aparkaleku mugak ezarriko dira Laubiden
Laubide auzoko zenbaki bakoitiak (1-31) dituzten atarien eremuan hirigintza lanei ekingo die Legazpiko Udalak eta astelehenetik aurrera lau hilabetez aparkatzerik ez da izango atari horien aurrean; halaber, ezingo da bide horretatik zirkulatu.Lanek ira...
Lanek irauten duten lau hilabeteetan San Inazio auzoko 37. zenbakitik bodega txandaka zirkulatu beharko dela aurreratu dute Legazpiko Udaltzaingotik. Bi noranzkoetako zirkulazioa semaforo baten bidez erregulatuko dutela ere iragarri dute udaltzaingotik.
Laubideko 14 eta 16 atarien parean dagoen aparkalekua hirigintza lanetarako materialak pilatzeko erabiliko dutenez, aparkaleku hori ere ezingo da aparkatzeko erabili.
Udalak zorua konponduko du Laubideko atzeko aldean, espaloiak zabaldu eta kota berean jarriko dituzte. Aparkaleku bat ere hartzen du proiektuak.
Lanak egingo diren espazioan Txolartea kokatuta dago eta kanpoan plazatxoa egiteko asmoa dago. Proiektuaren baitan argiteria ere aldatuko dute Laubideko atzeko aldean; Led sistema erabiliko dute berriztatutako argiterian. Bide batez, euri-uren saneamendu sare berria diseinatu dute eta urak Urtatzako urtegira bideratuko dituzte.
Aurrekontua
Lan horiek proiektu zabalagoaren lehenengo fasea dira. Urteko lehenengo lanak diren arren iazko aurrekontuetan sartutako proiektua da, guztira 260.000 euroko aurrekontua dute.