Jardunaldi teknikoa egingo du datorren astean Arrastakak
Arrastaka mendi taldeak Pirinioetako mendizaletasunean oinarrizko ezagutzak jasotzeko lau eguneko jardunaldi teknikoa antolatu du. Batetik, hilaren 18an eta 19an, 19:00etan, Ehunmilak-Arrastakaren lokalean (Urbieta etxearen parean), jardunaldi teoriko...
Bestetik, hilaren 21ean eta 22an, Belagua haranera joango dira ikasitakoa praktikan jartzera. «Pioleta eta kranpoiak nola erabili erakutsiko da, baita malda elurtuetan eroriz gero nola gelditu, anklajeak nola egin, elurretan eta izotzetan nola aseguratu ere», dio Arrastakaren oharrak. «Jardunaldiaren helburua, neguan era honetako ekintzak egiten dituztenei beharrezko diren segurtasun neurriak erakustea da, bai Arrastakarekin mendi irteerak egin ohi dituztenei, bai interesa duen beste edonori», gaineratu dute Arrastakako kideek.
Irteeran parte hartu nahi dutenentzat bilera antolatu dute hilaren 17ko 19:30erako, irteerako xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko. Arrastakaren webgunean edo 646 855 620 telefonoan ere argitasunak emango dituzte. Irteera horretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.