Aitor Arakama eta Mikel Goiburu Seguran irabazle
SEGURA // Pasa den ostiralean Segurako Imaz hotelean bigarren mus txapelketa jokatu zen; 47 bikotek hartu zuten parte bertan. Lehia estuaren ondoren, azkenean, finala, Zegamako bi bikoteren artean jokatu zen: Aitor Arakama eta Mikel Goiburu batetik, ...
SEGURA // Pasa den ostiralean Segurako Imaz hotelean bigarren mus txapelketa jokatu zen; 47 bikotek hartu zuten parte bertan. Lehia estuaren ondoren, azkenean, finala, Zegamako bi bikoteren artean jokatu zen: Aitor Arakama eta Mikel Goiburu batetik, eta Migel Azkona eta Igor Ormazabal bestetik. Azkenean, Arakama eta Goiburu izan ziren garaile.