Ampok Santboianaren aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdia
Otsailaren 4an jokatuko dute Kopako finalerdietako partida Bartzelonan. 20 eta 6 irabazi zion Ampok, Santanderreko Senor Independienteri. Orkli neskek ezin izan zuten Gernika garaituBartzelonako UE Santboiana taldea izango du aurkari Ampo Ordiziak Espa...
Otsailaren 4an jokatuko dute Kopako finalerdietako partida Bartzelonan. 20 eta 6 irabazi zion Ampok, Santanderreko Senor Independienteri. Orkli neskek ezin izan zuten Gernika garaitu
Bartzelonako UE Santboiana taldea izango du aurkari Ampo Ordiziak Espainiako Kopako finalerdietan, otsailaren 4an, Bartzelonan jokatuko duten norgehia- gokan. Ampo Ordiziako jokalariak «oso positibo» agertu dira, hurrengo aurkariaren izena ezagutu dutenean. Sailkatutako beste bi taldeak El Salvador eta Alcobendas dira.Azaroaren 27an, ligako partidua jokatu zuen Ampok Santboianaren aurka, Altamiran. 36 eta 20 gailendu ziren etxekoak. Katalanak emaitza onak ari dira lortzen etxean jokatzen dute-nean; etxetik kanpo ordea, kale egiten ari dira. Ordiziakoak ere, antzera ari dira. Finalerdietako partida Santboianaren zelaian jokatuko badute ere, Ampo «gogor arituko» da finalera iristeko.
Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, 20 eta 6 hartu zuten mendean Santanderreko Senor Independienteko jokalariak Ampo Ordiziako mutilek, igandean, Altamiran. Garaipen horrek, Kopako titulutik bi pausotara jartzen ditu ordiziarrak, Espainiako Kopako finalerdiak jokatzeko pasea lortu baitzuten. Kanporaketa partida bakarrera zen.
Ampo Ordiziak partida serioa egin zuen, eta defentsan ondo aritu zen bi zigor kolperen puntuak soilik pilatu zituen Senor Independientek. Atsedenaldira, 13-3ko aldeko markagailuarekin iritsi ziren goierritarrak. Partidaren amaiera aldera lortu zuen Ampok lasaitasuna eman zien bigarren entsegua.
Emakumezkoek galdu
Orkli Ordizia emakumezkoen errugbi taldeak galdu egin zuen Euskal Ligako lehen partida ofiziala Gernikaren aurka (12-32). Eguraldiarekin zorte handirik ez dute izan estrainekorako Ordiziako neskek, euria gogotik eta tarteka kazkabarra egin baitzituen. Hala ere, lanerako eta borrokarako prest atera ziren Altamira zelaira, jakitun bizkaitarrak eskarmentu gehiagokoak direla.
Emakumezkoen taldea martxan jartzea zen Ordizia Rugby Elkartearen aurtengo helburuetako bat, eta asteburuan bihurtu da errealitate. Harmailetan, ordea, ez zegoen jende askorik.