Ordiziako MUren Goierri Campusak 15 urte bete ditu
Mondragon Unibertsitatearen Goierri Campusa 15. urteurrena ospatzen ari da. Urte hauetan guztietan, 900 ikasletik gora igaro dira Ordizian kokatuta dagoen campusetik. Fabrikazio aurreratuan giltzarri den fabrikazio aditiboari loturiko teknolo- giaren ...
Jose Ignacio Vicentek campuseko koordinatzaileak esandakoaren arabera «15 urte hauetan, teknologiak, produktuak diseinatzeko beste modu bat ahalbidetu du eta gure lana etorkizuneko fabriketan ondo moldatuko diren ingeniariak formatzea denez, ahalik eta teknika berritzaileenekin lan egiten saiatzen gara».
Lanbidek egindako azken inkestaren arabera, Mondragon Unibertsitateko ingeniari mekanikoen arteko langabezia tasa %6,4koa da. Azken bi urteotan Goierri Campusean gradua bukatu duten 50 ikasletatik bakarrak jarraitzen du lan bila. Emaitza horien arraizoietako bat «inguruko enpresekin mantentzen den elkarlanean» dagoela nabarmendu dute Goierri Campusetik.
Horretaz gain, «formakuntzatik ikerkuntzara jauzi egiteak izan duen garrantzia» aipatu dute. Ikerkuntzarekin batera, ikasleak erakartzen dituen beste arrazoi batzuk «internalizazioara bideratzen diren ahaleginak eta baliabideak» dira.
2011tik, MUk Goierri Campusean ikerketa proiektuak garatzen ditu Ampo, Irizar Forge, Indar edo GH enpresentzat, bes-teak beste.
Ate irekiak
Hilaren 19an, etzi, 17:30ean ate irekiak egingo dira MUko Goierri Campusean, Ordizian, ingeniaritza ikasketak gin nahi dituztenei zuzenduta.