Buztintegiko mahai-joko txapelketan izena emateko epea irekita
Legazpiko Buztintegi Gizarte Zentroan mahai-joko eta bestelako jokoen txapelketa antolatu dute. Mahai-jokoen artean tu-tean, musean, briskan, xakean, eskoban, seikotan eta punttuan aritzeko aukera izango da. Bestelako jokoen atalean sartu dituzte igel-...
Legazpin itzal luzea duen txapelketa da Buztintegikoa, elkarteko lehendakari Fernando Martinez de Albenizek esan duenez, «gutxienez orain dela 20 urtetik hona» antolatzen baitute. Legazpiko txapelketako irabazleak eskualde mailako txapelketara igaroko dira, eta Urretxuko eta Zumarragako irabazleen aurka jokatuko dute. Bertan sailkatzen direnak Gipuzkoa mailako txapelketan arituko dira.
Txapelketak arrakasta handia izaten du, eta urtero «elkarteko 50 bat bazkidek» parte hartzen dute. Txapelketan izena emateko epea irekita dago jada, «hilaren 26ra arte». Txapelketa, berriz, otsailean zehar egingo dute.
Txistorra jana, etzi
Buztintegin hamaika ekintza, ikastaro eta hitzaldi antolatzen dituzte urte guztian zehar. Gaur egun, 1.200 bat bazkide ditu, «horietatik 240, 85 urtetik gorakoak». Guztientzat txistorra jana antolatu dute etzi, San Sebastian egunean, «18:00etatik aurrera, gizarte zentroan».