Gaztagintza tailerra egingo dute larunbat honetan Igartubeitin
EZKIO // Igartubeiti baserri museoak gaztagintzaren inguruko tailerra antolatu du lau urtetik gorako umeentzat. Gabiriako Baztarrika gaztandegikoek gidatuko dute. Larunbatean izango da, 16:30etik 18:30era. Izena igartubeitibaserria.eus webgunean edo 9...
Igartubeiti baserri museoak gaztagintzaren inguruko tailerra antolatu du lau urtetik gorako umeentzat. Gabiriako Baztarrika gaztandegikoek gidatuko dute. Larunbatean izango da, 16:30etik 18:30era. Izena
igartubeitibaserria.eus webgunean edo 943 72 29 78 zenbakira deituta eman behar da. Tailerraren kostua 3 eurokoa da.