Goierriko taldean hiru gabiriar ariko dira: Endika Igartzabal, Aratz Igartzabal eta Gorka Maiz. // Argazkia: Aimar Maiz
Bertsotruk egitasmoak Euskal Herriko Bertso Eskolen arteko desafioak antolatzen ditu, eta ostiral honetan, Goierriko eta Aiako bertsolariak jarriko ditu aurrez aurre. Gipuzkoako Herri-Arteko Txapelketari begira taldea atera dute Aian, eta motorrak berotzen joateko, desafioa bota diete Goierrikoei.
Goierriko taldean hiru gabiriar ariko dira: Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz; Aiatik berriz, Jokin Zumeta, Haritz Hernandez
Larrume eta Iñaki Gurrutxaga. Saioa ostiral iluntzean izango da, 19:00etan Iturriozena tabernatik hasita, Aiako kaskoko tabernetan.