Makrobiotika tailerra larunbatean Itsasondon
ITSASONDO // Datorren larunbatean, hilak 21, proteinei buruzko tailerra egingo dute Itsasondon, Bizi Nahi elkartean, 09:30etik aurrera. Tailer teorikoarekin hasiko dira, tailer praktikoak jarraituko dio eta, bukatzeko, bertan sukaldatutako guztia dasta...
ITSASONDO // Datorren larunbatean, hilak 21, proteinei buruzko tailerra egingo dute Itsasondon, Bizi Nahi elkartean, 09:30etik aurrera. Tailer teorikoarekin hasiko dira, tailer praktikoak jarraituko dio eta, bukatzeko, bertan sukaldatutako guztia dastatuko dute. Parte hartzeko interesa duenak aldez aurretik izena eman beharko du tokia gordetzeko, 656 724 193 telefonora deituta.