Gipuzkoako lehenengo bola lehiaketa ofiziala irabazi du Lasarten. Ategorrieta liderrari 8 puntuko aldea jan dio Segurak, eta beste 16ko tartea atera ere bai. Danantzako 5. geratu da, Osinalde-A 7.
Orain dela bi urte bezala, Segurako Txoritegi bolari elkartea da, aurten ere, Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketaren irabazle. Igandean, Lasarte-Orian, sailkapena irauli, eta bigarren postutik aurrenekora pasatu zen, 536 puntu batuta eta Ategorrietari aurre hartuta.
Zortzi puntu atzetik iritsi zen bigarren jardunaldira Segura. Baina beste behin azken uneko tenplea eta lehiakortasuna erakutsita, azkenean 16ko abantaila erosoarekin nagusitu dira.
Segurako taldea honako bolariek osatu dute: Joakin Izagirre, Xepeiño Agirre, Jokin Izagirre, Jon Agirre (Mutiloan) eta Imanol Agirre (Lasarten), Antonio Agirre eta Martzelino Agirre. 2015eko txapela berritu dute. Iaz Urnietak jantzi zuen taldekakoa.
Sailkapenean Ategorrieta geratu da bigarren (520) eta Zarauzko Zelai-Ondo hirugarren (499). Goierritarren artean, Legazpiko Danantzako 5. tokian sailkatu da (479), eta Gabiriako Osinalde-A 7. postuan (461).
Bakarkako lanean, Agirre
Denera 15 taldek parte hartu dute, Goierrikoak sei. Aipagarria izan da Taldekako Txapelketan bota duten bolarien kopurua ere: Mutiloan 98 izan ziren, aurreragoko igandean; bigarren jardunaldian, Lasarten, 99.
Lasarten, bakarkako lanean ere onena Xepeiño Agirre segurarra izan zen (47); bigarren, German Gereñu legazpiarra (47).