Goierri Gorri taldea garaipenerako bidea aurkitu ezinda dabil
GOIERRI // Euskal Ligako Goierri Gorri futbol taldea garaipenerako bidea aurkitu ezinik dabil; Erandioren aurka 3-1 galdu zuten pasa den asteburuan eta bederatzigarren postuan dira goierritarrak. Asteburuan egoerari buelta ematen saiatuko dira Oiartzu...
GOIERRI // Euskal Ligako Goierri Gorri futbol taldea garaipenerako bidea aurkitu ezinik dabil; Erandioren aurka 3-1 galdu zuten pasa den asteburuan eta bederatzigarren postuan dira goierritarrak. Asteburuan egoerari buelta ematen saiatuko dira Oiartzunen aurkako partidan. Etzi, Beasaingo Igartzako zelaian dute partida, 18:00etan.